Azaroaren 4a:
Mirenek bidaltzen digu bere Indiako egonaldiaren ebaluaketa:
- Nolakoa izan da harremana bertako gobernuz kanpoko pertsonekin?
Religiosas de Maria Inmaculada-ko monjekin egon naiz lanean. Harreman gehiena boardineko arduradunekin izan dut, Sr. Blosom eta Sr. Carmenekin, azken honekin batez ere. Asko lagundu dit hasiera hasieratik. Iguruak erakutsi, Regina Paciseko txoko denak, beren funtzioa eta lana. Egia esan edozertarako prest zegoen eta beti hor behar zenunean entzuteko eta hitz egiteko.
Izugarri gozatu det berekin, pila bat erakutsi dut umeei buruz eta baita indiano kulturari buruz ere. Bertako festak, ohiturak, tradizioak, tenploak, gastronomia eta artea. India polit polit bat erakutsi dit.
Beste monjekin harreman gutxiago izan haren, batez ere gutxi ikusten nituelako, harreman hona izan da. Sr. Margaret eta Sr. Matilda, bi emakume txiki itxuraz, baina izugarri dakite bizitzaz, Indiaz; eta te garaitan edukitzen genituen elkarrizketak etzaizkit luzaroian ahaztuko.
- Zer eman diozu bai profesional eta bai pertsonal mailan, bertan hartu zaituen erakundeari?.
Bertan mediku bezela aritu nintzanean egiten nituen giuzak egiteko ez da karrera bat ikasi behar.
Nere maitasun eta kariño dana ematen nien nexkei, askotan ez baitzuten gehiago behar. Tripako min neta buruko min gehienen arrazoia bihotzeko mina zen, amatxoren falta, lagunakin haserretu izana eta gainera gaua iritsi zela eta tristura denak agerian gelditzen direla. Usai goxodun kremakin masaje pixkat eman, linternakin eztarria, begiak eta belarriak begiratu, fonendoakin beren bihotzak entzun eta beraiek neria, muxu bat eta besarkada bat eman eta lixto, irripartxo batekin lotara. Alegia, 5 minutuz atentzio pixkat eman, parre batzuk egin eta askotan nahikoa zen. Horretarako ez da karrera bat ikasi behar. Zeozer garrantzitsuagoa zenean, zuzenean pediatrarengana eramaten genituen eta gero tratamenduak betearazi. Bestalde, goizetan ariketa egin ostean, bizkarreko arazoak zituzten neska talde batekin luzapena egiten nituen. Eta asko tan errepikatu hortzak garbito behr zituztela, eskuak garbito, egunero dutxatu… hau da higiene ohiturak .
Irakasle moduan berriz pazientzia dena eman nien, jokuak asmatu ez hainbeste aspertzeko eta asko balio zutela konbentzitu arazi. Isasi behr zutela eta balio zutela.
- Zer jaso duzu bai profesional eta bai pertsonal mailan, bertan hartu zaituen erakundeetik?.
Egia esan, ez da inoiz nere helburua izan profesional bezala aberastea, medikuntzaz teknika berriak ikastea, edota praktikak egitea. Hala izan balitz beste nonbait pasako nuen uda.
Baina beti ikasten da zeozer eta kasu honetan ere hala izan da.
Adbidez, izugarri inpresionatu ninduten bertako nexken ahoek, haginen ordez zulo beltzak zeuzkaten gajoek, infekzio ikaragarriak. Mina kentzeko emen ibuprofeno bat hartzen degu hasiera hasieratik, eta lehen bait lehen dentistarengana. Han ordea i buprobenoa ez da hain ugaria eta ezin da pilula bat gastatu hagin bakoizteko, 100 neska dira eta bakoitzak 32 hortz! Beraz gauetan hagineko minez zetozen denei “clavo” espziea jartzen genien zuloan, miazka zezaten eta lotara. Tripako minarentzako, “soda mint”, ahoko ulzerentzat “azul de toludina”, sarnarentzet beste lokatz marroi bat zuten, eztarriko minerazo “healthy hautsak esne berotan”…
Pertsona moduan ikasi dedana ordea ikaragarria izan da. Beren arazoak konpontzeko gaitasuna, pazientzia eta bakea. Nola ematen duten bizitza besteengatik,ezer eskatu gabe, ezertaz harrotu gabe. Bertakoengatik bizitzen eta beraiekin bizitzen. Sufritzen ari direnen sentimenduak ulertzen dituzte eta arindu umil umil. Norbaiten heriotza iristean umeei zer den ulertarazi eta ahalik eta ondeen onartzen lagundu, takto handiarekin eta maitasun osoz.
Eta kanpotik gatozenak etxean sentiarazten gaituzte, gure amak balira bezela zaintzen gaituzte eta ondo gaudela ziurtatu egunero. Umeekin izandako arazoak konponduz, gaizki egindako gauzak zuenduz eta ondo egindakoak rekonozituz.
- Esperientziaren ondoren. Zertan aldatu da zuen bizitza?
Bizitzako ikuspuntua aldatu zait visitas baino gehiago. Nere biziak hemen beti bezala jarraitzen du, klaseak, praktikak, dantza, etxea, lagunak. Baino nik ez det berdin ikusten. Arazoak ez dira arazo emen, preokupazioak ere ez. Visitas nahiko gidatua daukat momento hauetan baina gauza bakoitzari daukan balorea ematen ikasi det. Prioridadeak zeintzuk diren. Jada ez nau betetzen visitas honek, barruan zerbat mugitu zait eta zerbait gehiago behar det. Daukatena banatu nahi det, nere denbora eta maitasunaz ari naiz. Behar dutenekin banatu, lanan dabiltzanekin kolaboratu eta jaso nahi dutenei eskeini. Ez da urrutira joan beharrik horretarako.
Indian jarrera asko ikusi ditut. Haietako asko imitatu nahiko nituzke. Etorkizunean mudiku bezela lanean nabilenean, jarrera haiek eduki nahiko nituzke, takto hori, enpatia hori. Hemengo praktiketan ikusten ez deten goxotasuna. Hemengo praktiketan ikusten ez deten jakinduria eta ulermena. Hori dena gorde nahi det eta etorkizunean erabili, edota oraintxe, momenturo erabiltzen hasi.
- Orokorrean. Zelan baloratzen duzu esperientzia.
Esperientzia paregabea eta guztiz gomendagarria. Ezer espero gabe joan nintzen hara, esku hutsik, ia ezer begiratu gabe indiari buruz, proiektuari buruz. Zetorkidanera moldatzeko dexiatzen soilik. Eskatzen zitzaidana ahalik ta ondeen egiteko ilusioz.
Eman detena baino askoz gehiago jasota nator bueltan. Eskerrona besterik ez det. indiari buruz pixka pixkat bat jakinda nator bueltan, baina askoz gehiago jakiteko ilusioz eta interesez beteta. Jende pila baten hitz goxoak dauzkat buruan sartuta, irriparrak, ilusioak, eskerrona. Eta espero det nik ere zeozer utzi izana berengan, nere indar denekin saiatu naiz behintzat. Espero det berriz ere ikusiko gerala elkar eta berriz ere mila momentu eder pasako ditugula batea.