lunes, 18 de agosto de 2008

Boliviako berriak

Abuztuaren 8a:

Jonek idazten du Boliviatik:

"Lehen hilabetea joan da eta laster bigarrenak ere alde egingo du, eta nik al dudana egiten jarraitzen dut!!!Iadanik 4 proiektutik 3 bizitatu ditut!!! Azkena falta zait eta Torotoro-ra bueltatzea… Bertan egun bakarra egon nintzen Santiagotan herriko jaiak zirela eta feria antzeko batean CIPCA-k estand bat ipini zuelako, baina bueltatu nahi dut…Torotoro parke nazionala baita eta gauza polit piloa ditu ikusteko, ikusi ez ditudan gauza polit piloa. Dinosaurioen aztarnak, estalagtitaz beteriko kobazuloak, errekaren kañoi zoragarria, ikusitako argazkien arabera ederra!!!! Nik ere egin nizkien argazki piloa Torotoroko ume eta nekazariei, baina galdu egin ditut… Torotorotik iritsi nintzen egun berdinean, San Ignazio de Moxos-era (Mojos) joan nintzen. Zergatik? Arrazoi ezberdinengatik, Eduardok, nire zuzendariak gomendatu zidalako, San Ignazioak zirelako eta aste horretan CIPCA Moxos-eko mutil bat zebilelako Cochabamban lantxo bat egiten… Berarekin egin nuen bidaia, luzea oso… Cochabambatik La Paz-era gauez bertan ordu batzuk itxaron eta Jungas-etatik San Borja izeneko herri batera eta azkenean egun eta erdi beranduago San Ignaziora!!!!

San Ignazio ezberdina da, Cochabambarekin konparatuta, bero handia egiten du, humedadea itzela da eta batez ere begetazio eta fauna aldetik askoz ikusgarriagoa.... Bertan gauza interesgarri piloa egin nituen, mesetara joan ere bai!!! Herriko festak zirela eta zeuden ekintza gehientsuenetara joan nintzen...Matxeteroak ikusi, atxuekin farre egin, txaskeroak ikusi... Baina baita CIPCA-koekin lan egin ere ez pentsa... Feria bateko estanda montatzen ibili ginen, eta tetxoa egiteko palmera horriak trentzatzen ikasi nuen... Baina batez ere Miriam, Mikel eta Jokin-ekin egon nintzen, beste jovenes vascos cooperantes boliviarrekin. Beraien eskola ezagutu nuen, polita, eta haundia...eta nola abesten duten bertako ikasleek, gustora egon nintzen beraien konpainian, garagardo batzuk edan eta kontu kontari!!! Astelenetik ostiralera moxosen egon eta gero berriz Cochabambara...

Orain aste guztia Boliviaren independentzia ospatzen ari dira bertakoak, desfile militar itzelak alde batetik eta politikoen deklarazio gordinak bestetik igandeko erreferendum revocatoriaren kontura... Zer gertatuko ote da herri eder honetan abuztuaren 10-a eta gero. Gauzak oso bero daude behintzat..."